XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); eta luzaro gabe, orratx!... dana kakaztuta esnatzen nauk.

Nire zorigaitza!

Bai, eztuk gauza atsegingarria, ez iretzako eta are gutxiago irekin lo egin bear dunarentzako.

- Bai, bai, ulertzen diat, ala duk.

- Ekin zion Pernando'k alik eta arpegirik kertenena jarrita.

- Lurrean lo egitea latza baldin ba'duk ere, jarraitu zion lagunak umore txarrez, irekin lotaratzea baiño atsegingarriagoa izango duk.

Ba-natxiak, beraz, bazter baten billa.

- Ik ala naiago ba'duk... - Ekin zion berriro Pernando'k ergel-antzo.

Arrats artan Pernando'k sekulako gaugiroa bota omen zun, bere zorioneko zurrunkak auzoak esnatu bearrez.

Antton gizajoak berriz, naiko lan izan zun bere buruari lo ar-erazten.

Lurrean zetzala makiña bat mugida egin zitun - noski bere ezur minberak gozatu-erazteko.

Alperrik baiña! Goizeko seietarako kalean zen ostera, Pernando kakalearen inbiri gorritan.

Antton'ek goiz artan jakin izan ba'lu Pernando'k lotarako erabilli zun anterea (I) Treta, ardid, a ze baldekadak artu bear zituan urez gure adar-jotzalle ajolakabeak.

Zurrunken ordez marruak entzungo ziran noski auzotan!